Euskadiko Atletismo Federazioa

Federación Vasca De Atletismo

Euskal Kirol Federazioen Batasuna(EKFB) eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza (HPS), kirol arloan euskara normalizatu asmoz elkarlanean ari gara.  

EKFB-k, eta Euskal kirol federazioek kolektibo gisa, gizarte-erronka handia dugu begi-bistan: kirol jardueretan eta kirol-espazioetan euskararen presentzia eta erabilera  areagotzea. Gure komunitatea euskararen erabileraren alde aktibatzea da gure helburuetako bat. Horretarako zein euskararekiko dugun konpromezua publikoki adierazteko, kanpaina parte-hartzaile bat jarri dugu abian eta zuek ere kanpaina honetako parte izatea gustatuko litzaiguke. Nola?

Kanpainan parte hartzeko:

1.  Artera argazki bat edo egin bideo bat

2.  Idatzi argazkian edo esan bideoan kirolean euskaraz erabili ohi duzuen esaldi bat

3.  Itsatsi gure logoa ( atxekituta emailean)

4.  Publikatu zuen Instagramean @euskal.kirola izendatuta eta #ekineuskaraz hastagh-arekin

5.  Euskararekin konpromezua adierazten duten argazki guztiekin mosaiko erraldoi bat eratuko dugu

 Kanpainan parte hartzen duten kirol elkarteen artean kirolari ezagunekin  entrenamendu saio  bereziak zozketatuko dira.

IKUSI KANPAINA HEMEN:  https://euskalkirola.eus/eu/elkar-ekin-euskaraz

Mila esker aldez aurretik!

 

 

Ultimas Circulares

 

Circulares