Euskadiko Atletismo Federazioa

Federación Vasca De Atletismo

Diez medallas sumaron los atletas vascos en el Campeonato de España sub-20 celebrado en Monzón: dos de oro, seis de plata y dos de bronce.

Urreak Irune Muguruzak (Super Amara BAT) 400 metro hesietan (1:00.10) eta Ibai Serranok (Real Sociedad) 400 metrotan (47.23, Europako 20 urtez azpiko txapelketarako gutxienekoa) lortu zituzten.

Zillarrezko dominak, Markel Fernandezek (Berango) 400 metroko finalean (irabazlea eta bigarrena euskaldunak izan ziren; biek Europako 20 urtez azpiko Txapelketan parte hartzeko gutxienekoa lortu zuten), Eneko Larreak (Eibar) altueran, Unai Gonzalezek (Super Amara BAT) pertika jauzian, Claudia Villalante (Piélagos) 100 metro hesietan, Tessy Eboselek (Real Sociedad) luzeran eta María Felisa Okomok (Tolosa CF) pisu jaurtiketan lortu zituzten. Okomok, gainera, 14,26 metro jaurti zituen, Euskadi errekor absolututik bakarrik 10 zentimetrotara.

Brontzezko dominak Julene Bouzok (Bidezabal) altueran eta Ekain Larreak (Goierri-Garaia) 3.000 metrotan erdietsi zituzten.

Zorionak!

Azken Zirkularrak

Circulares