Euskadiko Atletismo Federazioa

Federación Vasca De Atletismo

Euskal atletek emaitza bikainak lortu dituzte Espoo-n, Finlandian, garatutako 23 urtez azpiko Europako Txapelketan.

María Vicentek urrezko domina lortu zuen jauzi hirukoitzeko finalean, bere Euskadiko errekor absolutua berdinduz (14,21 metro). Gainera, luzera jauziko finala laugarren postuan amaitu zuen, Tessy Ebosele arabarraren atzetik (brontzezko domina 6,63 metroko jauziarekin). Beste lau finalista euskaldun egon ziren Finlandian. Gizonezkoen luzera jauzian, Iker Arotzenak bosgarren postua eskuratu zuen (7,60 metro).

4x400 metroetan, Markel Fernandezek seigarren lekua lortu zuen Espainiako erreleboarekin (Ibai Serrano erreserba izan zen). 100 metro hesietan, Claudia Villalante zazpigarren postuan iritsi zen helmugara (13.31 finalean). Pertika jauzian, Ander Martínez de Rituertok zortzigarren postua lortu zuen (5,20 metro). Eta 3000 metro oztopoetan, Iraia Mendiak finalerako sailkapena lortu zuen, 11. postua lortuz (10:14.55).

EMAITZAK

Ultimas Circulares

 

Circulares