Euskadiko Atletismo Federazioa

Federación Vasca De Atletismo

Realak garaipen bikoitza lortu du Donostian jokatutako Euskadiko kluben arteko txapelketan. Talde gipuzkoarrak lehen postua erdietsi du, bai emakumezkoen sailkapenean eta baita gizonezkoan ere. Lehen aldiz, talde berdinak bi kategorietan lortu du garaipena txapelketa honetan. 

Gizonezkoen txapelketan hasieratik ikusi zen Realaren nagusitasuna. Hori bai, Super Amara BAT gertu egon zen. Hirugarren postuan Portugaleteko taldea sailkatu zen. 

Emakumezkoen txapelketa oso lehiatua izan zen. Reala eta Ezkerraldea AKT talde bizkaitarra oso ondo hasi ziren, eta lehia polita ikusi zen Donostiako pistan. Atzetik, Atlético San Sebastián pixkanaka-pixkanaka hurbildu zen. Azkenean, Realaren garaipena lehen aldiz emakumezkoen txapelketan, eta Atlético San Sebastianen bigarren postua. Hirugarren lekuan, Ezkerraldea AKT. 

 

GIZONEZKOEN SAILKAPENA: 

1) Real Sociedad 136 puntu

2) Super Amara BAT 129 puntu

3) Atletismo Portugalete 101 puntu

 

EMAKUMEZKOEN SAILKAPENA: 

1) Real Sociedad 105 puntu

2) Atlético San Sebastián 97 puntu

3) Ezkerraldea AKT 91 puntu

 

Listas de salida y resultados actualizadas 2º Categoría Irteera-zerrendak eta emaitzak

Listas de salida y resultados 1º categoría- Irteera-zerrendak eta emaitzak

 

Ultimas Circulares

 

Circulares